XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Espainiko lenengo katedrala erromanikoa dugu.

Eliza ontan lenengo aldiz arkitzen da atea ta sarrera arku erromanikoakin; sapaia ere arrizko zañakin.

Sarrera dorre zabalakin egina; or dauzka zatirik zarrenak.

Barrenean dauden abe erromanikoak sendoak dira; garai berdinekoa, epistolako abside borobilla.

Beranduagokoa da Merkatu aldeko atadia.

Bi aldare daude oso ederrak eta aspaldi ezagutzen ditudanak.

Jaka'ra natorren aldiro atsegin zaizkit ikustea.

Bat eskubi aldean, San Miguel'ena 1523 urtean, Juan de Moretok egina, bestea atzean ezker aldean Trinitaten aldarea, euskaldun batek egiña, Azpeitia'ko (Gipuzkoa) semea zan, artilari onen izena Juan Antxieta, ez da nor nai, Migel Angel'en ikaslea Italian, Kastillan berriz Juan de Juni'ta Bezerra'kin lan egina.

Kamon Aznar arte aztertzalleak dionez 16 garren gizaldian Espanian agertzen dan artilari onena, Miguel Angel bera gallendu zuna.

Euskaldun onek egindako lanik ederrena aldare auxe dugu.

Alabastro arrian egin zuen.

Zeruko aita orrek buruan dauka lan aundia, illea, bizarra arpegia batez ere.

Asmatzen ari dala ematen du.

Nolako indarrakin gaiñera!.

1575 urtearen inguruan bukatu zuen.

Moreto eta Antxietaren lana auek ikusten atsegin ba zait, biyek neurtzeko da.

Moreto`ren San Miguel gauza goxoa, polita da, bainan indarrik gabekoa.

Onen ondoan Antxietaren lanak neurri danak puxkatzen ditu.

Zeruko Aitak daukan barrengo indarrakin arriak lertu bear dula, dirudi.

Ara nun dagon ba Euskaldun baten lan ezin obea Jakan ain zuzen.

Orain arte ortxen gelditu da izkutuan.

Orain bertan, Jaka'ko katedralean dagon lanetik ederrena, Trinidaden iduria, ortxen daukate bazter batean.

Urte gutxi arte Juan Antxieta etzuen iñork ezagutzen.

Bi Antxeta zeudela zioten, bat Gipuzkoarra, bestea naparra.

Irudigille onenak bezala Kastillakoak agertzen zizkiguten.

Kamon Aznari esker Antxietan izena danen aurretik azaltzen zaigu.

Gizon ospetsu onek liburu bat eskeñi dio eta kastildarrak lan ederrak egin zituztela dio, Antxietak berriz ezin obeak, paregabeak.

Kastillakoak esku langille bikañak, euskalduna berriz genio bat.

Ez daukagu kastilla'ra joan bearrik gauz ederrak ikusteko, ortxen ditugu Naparroan Antxietaren lanak, Tafalla, Kaseda, Agoitze ta Jakan Trinitatea.

Jaka'ko edergallurik bikañena gipuzkoar batek egiña.

Irudi oneri buruz Kamon Aznarrek dio: Amaseigarren gizaldi bukaerako Europako esku lanik ederrena dala.

Etzuen zernai esan.

Itzak ez ditu nolanai erabilli.

Noizbait ikasiko ote dugu nolako edertilleak dauzkagun gure artean?.

Katedral ontan ba dago zerbait ikustekoa.

Ibillitoki itxiko geletan (klaustroan) museo bat antolatzen ari dira.